"Lerdopina"

  • "Lerdopina"

Erabiltzaileentzako erabilera-orria

LERDOPINA 1gr
Farmaluxury SA Laborategiak
Lerdopinaren osagaiak:
Multinazionalekiko agintarien morrontza
-Ustelkeria
-Agintekeria
-Mendekua

Lerdopinaren albo-efektu posibleak:
-Barrea
-Txizagura
-Zorabioak
-Obario zein barrabiletako mina
-Duintasuna

Kontraindikazioak:
-Ez da komeni Lerdopina hartzea, noizbait herriaren ordezkariaren izan eta multinazionalen interesetara makurtu bazara; edota hori zilegia eta normala dela uste baduzu.

Fitxa

  • Testuaren egilea eta zuzendaria: Igor Martin de Vidales
  • Kanpoko begirada: Iñaki Velasco
  • Aktoreak: Nerea Lizarralde Elorriaga, Markel Vázquez Méndez, Arnatz Alvarez Puertas
  • Iraupena: 15 minutu
Pabilioi 6

Laburrean

  • Egileak Igor Martin de Vidales
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana