"Piztu gabeko zigarroak"

  • "Piztu gabeko zigarroak"

Edipo mito greziarrak gaur egungo edozein hiritako kale ilunak ditu bizileku, eta kalezulo abandonatuetan jazotzen diren enkontruen narrazioa agertzen zaigu obra honetan. Bi bakarrizketaren bidez, pertsonaien bizitzaren istant laburra azaltzen zaigu, une bera bi ikuspegi ezberdinetatik kontatua. Gizakion bakardadeaz eta idatziak dauden gure bizitzak aldatzearen ezintasunaz ari zaizkigu biak. Kale, hiri hauetan pertsonaia guztiak bakarrik daude, bizitzak eskainiko dien aukeraren zain, sekula helduko ez den aukera hori; poltsikoan lehortzen ari diren piztu gabeko zigarro ahaztuak bezala.

Fitxa

  • Testua: Xabier López Askasibar
  • Zuzendaria: Mikel Martinez
  • Aktoreak: Irati Agirreazkuenaga, Aran Sanz
  • Iraupena: 15 minutu
Pabilioi 6

Laburrean

  • Egileak Xabier López Askasibar
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana