"Egin zeure komikiak!"

  • "Egin zeure komikiak!"

Gaia: Komikiak sortzea.

Girotzea: Pertsona batzuk dira irakurlearen gidari, bere komikia sortzeko orduan.

Laburpena: Masusta hartza eta Kakahuete dortoka lagunak dira komiki dibertigarri honetako protagonistak; pixkanaka geure komikiak sortzen, horien gidoia egiten eta marrazten ikasteko trikimailu guztiak erakutsiko dizkigute. 

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Liburu suntsikorra, formatu erosoa eta erakargarria duena.
  • Atsegina, sortzailea eta jarraitzeko erraza.
  • Komikiak sortzeko eredu eta azalpenak urratsez urrats.
  • Irudi xumeak eta adierazgarriak.
  • Askotariko ariketa ugari proposatzen dira pertsonaiak sortzen ikasteko, adierazkortasuna izan dezaten ikasteko, gidoi bat prestatzen, binetak diseinatzen, orrialde kopuru desberdineko komiki txikiak marrazten ikasteko eta abar.
  • Liburu honek komiki formatua du, eta narrazio grafikoaren funtzionamendua eta baliabideak modu dibertigarrian eta oso praktikoan ulertzen lagundu eta gure sormena garatzera animatzen gaitu.
  • Erakargarria, bai umeentzat, bai nerabe eta helduentzat.

Sustatzen diren balioak: Sormena, irudimena, ekimen pertsonala. Jakiteko nahia, ezagutza.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Jess Smart Smiley
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa12,90 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua96
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-732-0
Euskadi, auzolana