"Conchita Tou"

  • "Conchita Tou"

¿Lana aurkitu nahian? ¿Osasun edo amodio arazoak dituzu? Deitu. ¿Zure bizitza ez da zuk espero zenuena? ¿Zaldibi izeneko kaiola batean bizi zara eta zure amets bakarra egan egitea da? Deitu. ¿Hildako senideren batekin itxi gabeko eginkizunen bat duzu? Deitu. Deitu oraintxe bertan Conchita Touren kontsultategira.

Beasaineko eta Euskal Herriko mediumik onena. Hemengo, horko eta hangokoekin kontaktuan jartzeko bide errazena. Deitu orain eta ezagutu behingoz zu eta zure senarraren hiltzailearen izena.

Deitu orain eta jar zaitez Conchitaren eskuetan. Berak bakarrik alda dezake zure bizitza... edo heriotza. 

FITXA TEKNIKOA:

  • Aktoreak: Nerea Arriola, Anuxka Etxeberria, Iñaki Cid
  • Gidoia: Iñaki Cid
  • Koreografia: Ruben Albelda
  • Artea: Ion Estala
  • Argazkia: Esti Veintemillas
  • Ikus-entzunezkoak | Grabaketa: Laszlo
  • Ikus-entzunezkoak | Kromen posprodukzioa: Ander Korkostegi
  • Ikus-entzunezkoak | Posprodukzioa: Ion Estala
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
  • Ekoizpena, banaketa eta komunikazioa: NODE
  • Egileak, jantziak, eszenografia eta argiak: Iñaki Cid, Ana Barrantes, Ion Estala
  • Zuzendariak: Iñaki Cid, Ion Estala

Informazio gehiago NODEren webgunean.  


Laburrean

  • Egileak Iñaki Cid, Ana Barrantes, Ion Estala
  • KonpainiaNODE
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana