"Enarak itzuli dira"

  • "Enarak itzuli dira"

Udaberria hastearekin batera itzuli dira aurten enarak kostaldera.
Haitz de Diegok margotu ditu azalerako.
Eraso! eta Osso taldeetako Sergio Ruiz G-Txabarrik zortzi abesti egin eta disko eder batean mimoz prestatu die habia. 
Gari Berasaluzek eman die hitza.
Booktegiren teilatupean babestu dira.

Enarak itzuli dira.

Maletarik gabe, iraganik gabe, ametsik gabe.
Gaurko azken trenak utzi ditu geltokian,
eta berehala zabaldu dituzte linea berriak teilatuetara.
Egunkariei ez zaie nabarmentzekoa iruditu,
baina hodeiek ebaki gehiago dituzte orain,
egunak errazago odolusten dira,
eta arramak agertu zaizkigu zapatetan.

Enarak itzuli dira.
Utzidazu zure ezpainetan habiak egiten.

Enarak itzuli dira, booktegi.eus webgunean.
Enarak itzuli dira proiektuaren xehetasun guztiak, hemen.

Booktegi

Laburrean

  • Egileak Gari Berasaluze
  • ArgitaletxeaBooktegi
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-09-09608-4
Euskadi, auzolana