"Sofia Petrovna"

  • "Sofia Petrovna"

Sofia Petrovnak ordu arte inoiz ez zuen ikusi Nataxa hain asaldaturik. Berak ere ikaratan zituen eskuak, eta ez zuen bere kartera aurkitzerik lortzen. Lanean idatzi zuten telegrama, bazkaltzeko pausaldian, eta lanetik irten ondoren bidali zuten. Denek eman zizkioten zorionak Sofia Petrovnari; lanean Erna Semenovnak berak ere zorionak eman zizkion, horrelako seme bat zuelako, eta etxean, erizainak ere bai. Iluntzean, nekaturik eta pozik oheratzerakoan, lehendabiziko aldiz pentsatu zuen Sofia Petrovnak Nataxa beharbada Koliaz maiteminduta zegoela. Nola ez zen, baina, lehenago ohartu! Neska zintzoa, ongi hazia, langilea zen; oso itsusia, ordea, eta Kolia baino zaharxeagoa. Lo hartu bitartean, Koliaz maiteminduko zen eta haren emaztea bihurtuko zen neska imajinatzen ahalegindu zen Sofia Petrovna: liraina, mardula, musu-gorria, begi-argia eta ile-horia, ingeles postal batekoaren antz handikoa, baina Nazioarteko Gazteria Komunistako intsignia bularrean zuela.

Lidia Txukovskaiak (San Petersburgo 1907 - Mosku 1996) poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, «Marxaken erredakzioan» lan egitea literatura-eskola egiazkoa izan zen berarentzat. Baina 1937an «sabotatzaile taldea» deklaratu zuten erredakzioa, kide batzuk atxilotu egin zituzten, eta inguruko asko hil ziren. 1937ko urte horretan bertan atxilotu eta 1938an fusilatu zuten bere senarra, Matvei Petrovitx Bronstein fisikari teorikoa. Moskun argitaratu zuen Erredaktorearen laborategian (1963), adibidez. 1939-40 urteetan, gertaeren arrastoari bertatik jarraituz, Sofia Petrovna eleberria idatzi zuen, 1965ean mendebaldean argitaratuko zen. 1974an Idazleen Elkartetik kanpora bota zuten. Mendebaldean Bazterketa prozesua liburua argitaratu zen (1979). 1988a arte ez ziren hasi berriro bere artikuluak eta liburuak Moskun eta Leningraden argitaratzen. Hau da bere estreinako lana euskaraz.

Erosi Sofia Petrovna liburua

Katakrak

Laburrean

  • Egileak Lidia Txukovskaia
  • ItzultzaileaJosu Zabaleta
  • ArgitaletxeaKatakrak
  • Zenbatekoa15,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua154
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-16946-30-3
Euskadi, auzolana