"Zaldi urdina"

  • "Zaldi urdina"

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea.

Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen.

Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Zuzendaria: Ximun Fuchs
  • Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
  • Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
  • Jantzien diseinua: Marodi sorkuntzak
  • Argi diseinua: Josep Duhau, Aitz Amilibia
  • Eszenografia diseinua: Josep Duhau, Aitz Amilibia
  • Ekoizpena: Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia, Axut!
  • Banaketa: Artedrama
  • Musika: Asier Ituarte
  • Publikoa: 12 urtetik gorakoak
Artedrama

Laburrean

  • Egileak Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia, Axut!
  • KonpainiaArtedrama
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana