"Bost Urban Show"

  • "Bost Urban Show"

Elorrioko Logela Multimedia eta Eindhovengo The Ruggeds konpainiek lankidetzan dihardute Break On Stage jaialdiaren 20 urteak ospatzeko. Bost Urban Show (Adrelaline) ikuskizunak hiri-dantza eta argiztapen/proiekzio berezi bat nahasten ditu. Energiaz, originaltasunez eta sinkronizazio koreografikoz betetako ikuskizuna da.

Logela Multimedia (Elorrio)

Logela taldea arte-diziplina digital desberdinetako sortzaileek osatzen dute (bi musikari informatikok eta bi bideo-sortzailek), haien proiektuetan lankidetza ohikoa bada ere. Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua. Non Demontre rock-taldearen Belarritakora sartu CD-Romaren eszenaratzearekin hasi ziren 2000. urtean. 2002an, berriz, gaur egun nazioarteko urteko jaialdi bihurtu den Break On Stage delakoko zuzendari artistikoak izan ziren. 2003. urtean, Ohe handi bat DVDa (dokumental interaktibo bat) editatu eta eszenaratu zuten. 2004: Klonk multimedia-dantza. 2007: Mokaua multimedia-ikuskizuna. 2008: Taupadak, euskal dantza tradizionaleko Kukai konpainiarekin batera; euskal dantza tradizional garaikidearen eta multimediaren arteko nahasketa. 2009. urtean, bigarren kolaborazioa egin zen Circle of Trust konpainiarekin: Papiro….Flexia. Urte horretan bertan, nazioarteko kolaborazioak hasi ziren honako konpainia hauekin: Motion House (Ingalaterrako dantza-konpainia) eta Chelyabinsk Contemporary Dance Theater (Errusia), Asier Zabaletaren zuzendaritzapean.

Gaur egun, MAPPING izeneko teknikan aplikatzen ari dira beren ezagutzak (eraikin handietan proiekzioak egitean datza teknika hori, irudia eta soinua arkitektura-espaziora egokituta). Irudia eta soinua kasu bakoitzeko eszena-planteamenduarekin sinkronizatzen dira. Hona hemen adibide batzuk: The Voyague (2012), Broken (2014) Motion House (Birminghan) konpainiarekin batera, eta Atera doa (2012), Kukai konpainiarekin batera.

The Ruggeds (Einhoven)

Gaur egun, breakdanceko munduko talderik berritzaileena da. Hein berean, bakarkako dantzaren mugimendu akrobatikoak ezin hobeki sinkronizaturiko beren koreografia originalekin nahasten dituzte. Gaur egun, breakdance-hiphopean mugimendu fresko gehien sortzen ari den taldea da. Horri esker, 2018ko munduko txapelketa irabazi berri dute Suitzan. Txapelketa horretan, 40 herrialdek hartzen dute parte, eta ikuskizunaren eta bakarkako mugimenduen kalitatea saritzen da. Taldearen planteamendua guztiz eszenikoa da, eta dantza-mugimenduak, soinua eta argiak sinkronizatzen ditu.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Logela Multimedia, The Ruggeds
  • Koreografia: The Ruggeds, Logela Multimedia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Imanol Garaizabal, Niek Traa
  • Ekoizpena: Logela Multimedia
  • Eszenografiaren diseinua: Logela Multimedia
  • Argiztapenaren diseinua: Aitor Pérez
  • Argi-teknikaria: Aitor Pérez
  • Soinu-teknikaria: Ander Garaizabal
  • Jantzien diseinua: Ainara Barrainkua
  • Dantzariak: Andy 'Duzk' Tjong-Kim-Sang, Jessy 'Jazzy Gypz' Kemper, Niek Traa / Rico 'Zoopreme' Coker, Roy Overdijk, Sjoerd 'Stepper' Poldermans, Tawfiq Amrani, Virgil 'Skychief' Dey
  • Iraupena: 55 minutu

Laburrean

Euskadi, auzolana