Joseph Abeberriren patu tragikoa"

  • Joseph Abeberriren patu tragikoa"

XX. mendeko lehen erdialdean, Europan zehar bi gerra ikaragarrik gure kontinente zaharra txikitu zuten. 1895ean Arrangoitzen sortuz geroz bi gerletan partaide, Josef Abeberri Lapurtarra dugu kontakizunaren protagonista nagusia. Lehenik 1914tik 1918 arte Frantzia iparraldeko frontean soldadu gisa ibiliz eta Verdunaurrean larriki zauriturik, bigarrenean erresistentzia sare importante bateko ofizier graduarekin ari izanez. 1918tik aurrera bizitza zibilera itzulirik, Ziburun eta kostaldeko eskualdean ekintza sozial zein politiketan murgildu ondotik, herriko auzapeza izango da erresistentzian sartu aitzin. Salaketa baten ondorioz, atxilotua izan zen eta bere patu tragikoa kontzentrazio eremu nazi batean bukatu zen. Euskal Herriko eta Frantziako iparraldean gertatu jazoera lazgarrietan barrena garatzen da kontakizuna. Paregabeko pertsona horren inguruan itzulikatu ziren gertakari nagusien deskribapena dugu testuingurua. Tarteka kontakizunaren koherentzia indartzeko Iparralde honetako politikari garaikideak ere agertzen dira. Beraiei esker, ispilu joko batean islaturik baleude bezala, narrazio historiko-nobelistikoa garatzen ahal da.

Erosi Joseph Abeberriren patu tragikoa liburua

Elkar

Laburrean

  • Egileak Mikel Dalbret
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa18,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua192
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9027-930-4
Euskadi, auzolana