"Hilos de sororidad"

  • "Hilos de sororidad"

Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak proiektuaren historia kontatzen digu Hilos de sororidad dokumentalak. Astigarragan Harituz elkartean izan zuen sorburutik eta bere protagonisten eskutik, geografia nazionalean eta nazioartekoan zehar izan dituzten topaketak, pasadizoak, ekintzak eta bidaiak deskribatzen ditu. Proiektu honetan era askotako emakumeak elkartzen dira, ehuntzea bitarteko dela, ehule borrokalari bilakatuta, eta sororitatetik egiten diote aurre indarkeria sexistari. Matazak, eratzen ari diren lazo kolektibo handiak alegia, 6 km-tik gorako luzera du orain, eta sinbolizazio gune bat da, non zati bakoitzak bizitza bat irudikatzen duen, indarkeria sexista jabe egindakoa.

Fitxa

  • Zuzendaria eta gidoigilea: Eneko Olasagasti
  • Ekoizpen exekutiboa: David Berraondo
  • Gaiaren aholkularia: Vanina Vázquez
  • Ekoizpen elkartua (Harituz): Isabel Otero
  • Kamerariak: Nagore Eceiza, Heidi Otaduy, Yoseba Crespo
  • Soinua: Anartz Beobide, Iñaki Rodriguez
  • Muntaketa: Sincro Producción
  • Soinu estudioa: Mediavox - Haimar Olascoaga
  • Ekoizpena: Sincro Producción. Harituzekin eta Euskal Telebistarekin koprodukzioan. Honako hauen laguntzarekin: Astigarragako Udala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua eta Kutxa Fundazioa
  • Iraupena: 77 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania, euskara, ingelesa (azpitituluak gaztelaniaz)


Laburrean

  • Egileak Eneko Olasagasti
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana