"Paseko txoriak (Aves de paso)"

  • "Paseko txoriak (Aves de paso)"
  • "Paseko txoriak (Aves de paso)"
  • "Paseko txoriak (Aves de paso)"
  • "Paseko txoriak (Aves de paso)"

2018ko uztailean hasi zen dena. Afrikatik etorritako migratzaile taldeak, Frantziako muga zeharkatzen saiatzen ari zirenak, Irungo tren geltokira hasi ziren iristen. Kalean egiten zuten lo. Herrian lan egiten duten GKEek okupen mugimenduek erreakzionatzea lortu zuten, eta beren lokalak utzi zizkieten. Hala zabaldu zen Irunen olatu eskuzabal hura.

Juanmi Gutiérrez (Errenteria, Gipuzkoa. 1945) esatari ibili zen Donostiako Herri Irratian, eta errealizadore-lanak egin zituen HABErentzat, helduei euskara irakasteko ikus-entzunezko edukiak eginez. El paño negro (1971) filmarekin ekin zion zuzendaritzari, eta egun 35 film baino gehiago ditu bere filmografian: besteak beste, Tabula rasa (2004), Bozes lexanas (2005), Isiltasun kalea / Calle Silencio (2006), Motema na ngai (2008), Zuzendu mesedez! / ¡Enfoquen por favor! (2009), La plaza de la música (2010) eta Mur-mur (2012), guztiak ere Donostia Zinemaldian proiektatutakoak. Paseko txoriak (Aves de paso) Juanmiren azken lan dokumentala da, 2019ko otsailean hil baitzen.

Fitxa

  • Zuzendaria: Juanmi Gutiérrez
  • Ekoizpena: Kany Peñalba (Zazpi t'erdi)
  • Gidoia: Juanmi Gutiérrez
  • Narrazioa: Itziar Gómez, Aines Arizmendi, Oier Guillan
  • Iraupena: 85 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania, euskara, frantsesa (azpitituluak gaztelaniaz)


Laburrean

  • Egileak Juanmi Gutiérrez
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana