"Basa"

  • "Basa"

XX. Igartza Saria.

Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna.

Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka.

Miren Amuriza: «Adineko emakume bat erakutsi nahi nuen, baina ez amona estereotipatuaren paperetik»

Erosi Basa liburua

Elkar

Laburrean

  • Egileak Miren Amuriza
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa15,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua128
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9027-917-5
Euskadi, auzolana