"Bide zuzenak, ibilbide okerrak"

  • "Bide zuzenak, ibilbide okerrak"

Dokumental honetan, Gasteizko LGTBIQ mugimenduaren azken 25 urteetako ibilbide historiko eta kronologikoa ikus daiteke. LGTBIQ kolektiboaren eskubideen defentsan aritutakoen testingantzak jasotzen dira, eta mugimenduaren protagonista izandakoen ahotsek zein garai ezberdietako irudi eta argazkiek hurbilduko gaituzte bere bilakaerara. Biak ere denbora eta argudio linea berean maketatuak eta editatuak, Gasteizen LGTBIQ mugimenduak egindako bidearen urratsak jarraitzea ahalbidetuz, Cuerda alkateak bikote zibilen erregistroaren dekretua sinatu zuen unetik abiatuta, sexu bereko pertsonen arteko bikoteak ofizializatzeko aukera eman eta eskubide zibilak onartuko zizkien dekretua hain zuzen, estatu mailan aitzindaria izan zena eta hiriko zenbait mugimenduri bulkada eman ziena.

  • Egilea: Hala Bideo
  • Iraupena: 64 minutu



Laburrean

  • Egileak Hala Bideo
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana