"Zink"

  • "Zink"
  • "Zink"
  • "Zink"

55.000 kilometrotan barrena, 21 herrialdeetan zehar, gure benetako izateari buruzko erantzun zehatzen bila egindako (bidaia) dokumentala da Zink. Bide hau gurekin elkarbanatu duen tokiko jendearen iritziek beste kultura batzuk ezagutzeko gonbita luzatzen digute, baita zoriontasunaz zein gure izateko arrazoiaren formulaz gogoeta egitekoa ere.

Bizitzan benetan zerk merezi duen eta nahi unibertsala den zoriontsu izate hori lortzeko zer den beharrezkoa eta benetan zerk merezi duen aztertzea bilatzen dugu urteak pasa ahala. Mundu osoko jendea elkarrizketatzea izan daiteke inkognita (ezjakintasun) hauetako batzuk ebazteko modua. Ezberdintasun soziokultural eta ekonomikoez haratago, erantzunak aztertuz gero, litekeena da elkarren arteko konexio bat edo gehiago egotea. Zinken helburua erantzun horiek hurrengo belaunaldiei heleraztea da. Gure elkarrizketatu guztiek denak adin heldukoak badute zeresana. Bizitzan zehar ikasi dutena da eskolarik onena eta gogoetarako duten aukera.

Munduan zehar elkarrizketatutako tokiko jendeari galdera garrantzitsu hauek eginez hasi du bidea Zinkek:

- Zer da garrantzitsuena bizitzan?
- Heriotza: Zer uste duzu dagoela ondoren? Zer iritzi duzu heriotzaz?
- Erlijioa: Zein esanahi du zuretzat? Zergatik daude hainbeste? Zergatik da hobea zurea?
- Zertarako gaude planeta honetan? Zein da gure eginbeharra?

Fitxa

  • Zuzendariak: Segis Monsó Agorreta, Xabier Hernaiz
  • Gidoia: Segis Monsó Agorreta
  • Ekoizle elkartua: Beñat Beitia
  • Ekoizle exekutiboa: Segis Monsó Agorreta
  • Produkzio etxea: Last Horse Studio
  • Zuzeneko soinua: Marta Erro
  • Argazki zuzendaria: Segis Monsó Agorreta
  • Jatorrizko musika: Grande Days, JJ Machuca
  • Grabazio estudioak: Mik Estudio, Estudio Santa Maria de la Vega
  • Muntaketa eta irudi eta soinu efektuak: Xabier Hernaiz
  • Kolorearen posprodukzioa: Nagore Ezeiza, Axel O'Mill
  • Soinuaren posprodukzioa: Corsarios Estudios
  • Diseinu grafikoa eta webgunea: Bang! Bang! Estudio
  • Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania, euskara, ingelesa, errusiera, mongoliera, txinera, vietnamera, kanboiera, laosera, zingalera, tamilera, indiera, frantsesa eta alemana (azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez)
  • Iraupena: 74 minutu


Laburrean

  • Egileak Segis Monsó Agorreta, Xabier Hernaiz
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana