"Gure etxea"

  • "Gure etxea"

Markeliñe eta Glu Glu antzerki konpainien eskutik, Mungiako hainbat pertsonak, elkartek eta taldek hartu dabe parte asmo handiko proiektu honetan. Ia 200 lagun inguru batu dira erronka kultural honetan parte hartzeko. Gure aberria eta gure herrialdea batzen dituen metafora da Gure etxea eta baserria, berriz, horren guztiaren erreferentea. Mungiaren kasuan, Landetxo Goikoa baserria izango litzateke oinarria. Lanak gure herriaren jatorriaren gainean hausnarketa egitera gonbidatuko gaitu, gure historia, kultura, hizkuntza, ohiturak, bilakaera historikoa... gure egungo egoerara arte, eta nahi dugun etorkizunari buruzko gogoeta egitera eramango gaitu.

Sinopsia

XVI. mendeko baserri baten barritze lanetan aurkikuntza harrigarri bat egingo dute suetean: bertan topatutako aztarnek 900 urte baino gehiago dituzte. Suetea da euskal etxearen arima, eta suak jakin-mina pizten du: zein da su horren jatorria? Su horren berorren bueltan, bestelako itaunak ere sortuko dira: noiz, zelan eta zergatik eraiki zen baserria leku zehatz horretan?

Etxeko beheko suaren aztarnen bilaketa baserriaren beraren historiaren ikerketa prozesu bihurtuko da. Eta lehenagokoen suaren bila egindako ikerketa, aldiz, euskal historiaren eta kulturaren bilakabidea irudikatzeko bide.

Suaren bueltan eraikitako etxea bizilekua da, babestokia, baita ohiturak, hizkuntza eta kultura transmititzeko gunea ere. Geure herriaren, aberriaren, metafora ere bada etxea.

Fitxa

  • Egilea: Jon Kepa Zumalde
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria
  • Sustatzailea: Mungiako Udala
  • Gutxi gorabeherako iraupena: 99 minutu

Laburrean

  • Egileak Jon Kepa Zumalde
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana