"Ustezko fikzioak"

  • "Ustezko fikzioak"

Alvaro Rabelli idazle bizkaitarrak egindako kontakizun laburren bilduma da Ustezko fikzioak, egileak berak argitaratua. Bertan berrogeita hemeretzi kontakizun labur jaso ditu, 2005 urteaz geroztik egileak hainbat argitalpenetarako idatzi izan dituen kontakizunen artetik aukeratuak. Bilduma honetako testuak askotarikoak dira, biografia fikzionatuetatik edota kontakizun ironikoetatik hasita mundu osoko tradizio askotako ipuin klasikoetara arte. Gainera, bilduma honetako kontakizun batzuk Jose Carlos Torre marrazkilari eta ilustratzaileak ilustratu ditu. Horrek kutsu artistikoa ekarri dio liburuari, baita irakurketa pertsonala gehitu ere.

  • Testuen orrazkera: Aitor Erdozia
  • Argitaratzailea: Zertu Kultur Elkartea
  • Babeslea: Zeanuriko Udala
  • Ekoizpena: Erroteta

Laburrean

  • Egileak Alvaro Rabelli
  • IlustratzaileaJosé Carlos Torre
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-17607-05-0
Euskadi, auzolana