"Sua piztea baizik"

  • "Sua piztea baizik"

"Hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik". (W. B. Yeats)

Ermua: mendiek besarkaturiko herria.
Miren, Hodei eta Ismene: hiru lagun. Oraindik elkarrekiko sentimenduak onartu nahi ez, baina ikastetik gertu.
Ispilu misteriotsua: antzinako mago erreal batena, eta beharbada benetan nor zaren erakutsi ahal dizuna.
Izaskun: hezkuntza eraldatu nahi lukeen irakaslea. Nekatua eta gainezkatua, baina dena emateko prest ikasle-irakasleen txinpartak berpizteko.
Hegorik gabeko txoria: Mirenek aurkitu du kalean, eta hala ikusten du bere burua. Hautsia, desilusionatua. Ez du etxetik atera nahi.

Hodeik eta Ismenek denetik biziko dute Mirenen hegoak sendatzearren: lapurretak, borrokak, atxiloketak, sua, izua eta lilura. Izaskunen laguntzarekin, beraien bizitzako abentura biziko dute... ikastetxea iraultzen duten bitartean.


Laburrean

  • Egileak Fernando Morillo
  • ArgitaletxeaGaumin sormen-etxea
  • Zenbatekoa13,50 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua112
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-946602-3-8
Euskadi, auzolana