"Terra Willy: Planeta ezezaguna"

  • "Terra Willy: Planeta ezezaguna"

Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, eta Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean. Gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash estralurtarra lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu beharko du, mundu berri eta liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean.

Terra Willy: Planeta ezezaguna filmaren estreinaldiari buruzko informazioa, hemen.

Fitxa

  • Generoa: Animazioa, abenturak
  • Kalifikazioa: Adin guztietako pertsonentzat egokia
  • Zuzendaria: Éric Tosti
  • Gidoia: David Alaux, Eric Tosti, Jean-François Tosti
  • Iraupena: 90 minutu
  • Herrialdea: Frantzia
  • Produkzio etxeak: Logical Pictures, TAT Productions

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Éric Tosti
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana