"Mahaira!"

  • "Mahaira!"

Gaia: Haurren lehen ohiturak ikastea.

Girotzea: Eguneroko bizitza.

Bildumaren laburpena: Txikienek lehenengoz egin behar diete aurre ulertzen ez dituzten eta beldurtzen edo urduri jartzen dituzten egoera batzuei. Eguneroko ikaskuntzan, ohitura berriak berenganatu behar dituzte.

Liburuaren laburpena: Liburu honetako protagonistek mahaiko ohitura egokiak eta elikadura osasungarria eta askotarikoa ikasiko dituzte.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Bildumako izenburu berria; bertan protagonistek ohitura berriak ikasi behar dituzte: osasungarri jaten eta mahaian jokabide egokia izaten.
  • Egoeren segida, non zenbait pertsonaiak egoera berari egin behar baitiote aurre eta erreakzio desberdinak baitituzte.
  • Gatazkak modu atseginean eta dibertigarrian planteatzen dira.
  • Protagonistak animaliak dira.
  • Kolore lauen eta alaien ilustrazio arrunta.
  • Azal gogorreko liburuak, azal hegalekin eta ertz biribilduekin; oso egokiak ume txikientzat.
  • Azal hegaletik tira eginez gero, eszena bakoitzeko irudia aldatu egiten da, baita estalkia ere.

Sustatzen diren balioak: Lehen ohiturak ikastea. Beldurrei aurre egiteko trebetasunak garatzea. Animaliaren mundua ezagutzea. Naturarekiko eta inguratzen gaituen munduarekiko interesa.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Alice Le Hénand
  • IlustratzaileaThierry Bedouet
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa10,90 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua14
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-637-8
Euskadi, auzolana