"Ezpalak"

  • "Ezpalak"

Ezpalak talde gipuzkoarraren lehen diskoa, 9 kantaz osatua. Gaztain estudioan (Zestoa) grabatu dute Eñaut Gaztañaga soinu teknikariarekin, eta Eñaut Gaztañagak berak egin ditu nahasketak; masterizazioaz, berriz, Estanis Elorza (Doctor Master) arduratu da.

Disko digitala Spotify, YouTube, iTunes eta Amazon plataformetan entzun eta eros daiteke, besteak beste; disko fisikoa, aldiz, taldearen kontzertuetan egongo da salgai.

Abestiak

Itsasoaren aurrean
Atarian
Bizi gabeko kea
Ertza
Begiak itxita
Ilun dago
Eztanda
Haize onik ez
Ezer esateko

Taldekideak

  • Juanjo Berasain, ahotsak
  • Eñaut Gaztañaga, gitarra, ahotsa
  • Unai Eizagirre, baxua, ahotsa
  • Xabi Arrieta, bateria

Ezpalak

Laburrean

  • Egileak Ezpalak
  • Diskoetxea1218083 Records DK
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana