"Dido & Aeneas"

  • "Dido & Aeneas"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel
  • "Dido & Aeneas"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel
  • "Dido & Aeneas"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel
  • "Dido & Aeneas"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel
  • "Dido & Aeneas"
    Argazkia: E. Moreno Esquibel

"Bakea eta biok arrotz bilakatu gara".

Christopher Marloweren Dido, Queen of Carthage lana eta Henry Purcellen Dido and Aeneas Opera oinarrian izanda, azken hau Nahum Tateren libretoaz, Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri honek bi maisulan horiek uztartzen ditu. Maitasun istorio tragikoa azaleratzen du obra honek, Kartagoko erregina Dido eta Eneasen artekoa, zeinak Troiatik ihes egitea lortu eta benetako itsas bidetik aldenduta, Kartagoko kostaldera iristea erdietsi zuen. Pasio basatizko eta sentimenduen botereari buruzko istorio handia, bukaeran traizioa eta agurra zain dituena!

Barbora Horáková Jolyk zuzendu du ikuskizuna, euskal antzezlez eta abeslariz osatutako lantaldearekin. Testuak euskaraz interpretatzen dira, eta musika ingelesez, jatorrizko hizkuntzan.

Barbora Horáková Joly

Zuzendaritza eszenikoa gizonezkoen esku egon den kotoa izan da betidanik. Ingurune horretan, talentuz gainezka datorren Barbora Horáková Joly emakume zuzendari gaztearen agerpen indartsua benetako gertakari garrantzitsua izan da Europan. Bere ikuskizunek kritikaren eta ikus-entzuleen txaloak jaso dituzte eta, duela denbora gutxi, Europan garrantzia hartzen ari den izar garrantzitsuenaren International Opera Award saria lortu du.

Pragan jaio baina Suitzan bizi den Horáková Jolyk kantua ikasi zuen Pragan, Basilean eta Genevan. Lehiaketa eta fundazio asko irabazi ondoren, bere ibilbidea Basel eta Bienne Antzokietako agertokietan hasi zuen. Swiss Studio Operako kide da. Geroago, eszenan jartzea ikasi zuen Municheko Bayerische Theaterakademie August Everding izenekoan.

2012 eta 2015 artean Antzoki laguntzaile gisa aritu zen Basileako Theater Basel izenekoan, eta bertan maila handiko jendearekin egin zuen lan, David Bösch, Frank Hilbrich, Sebastian Nübling, Armin Petras, Vera Nemirova, Massimo Rocchi edo Georges Delnon, besteak beste.

Sarri askotan lankide izan duen Calixto Bieitok bultzatuta, artista independente karrera hasi du, eta bide horretan hainbat operatara heldu da, Munich, Madril, Paris, Nuremberg, Venezia, Anberes, Lyon, Geneva, Basilea, Leipzig, Brno, Londres, Hanburgo, Oslo, Schwetzinger Festpielen, Dresdner Musikfestspiele, etab.

2011n egin zuen bere lehenengo eszenan jartzea Neuchâtel-en, La Voix Humaine lanarekin. Ordutik hainbat proiektu zuzendu ditu Europa osoan, eta goraipamen eta sari garrantzitsuak jaso ditu, opera panorama osoan hasi berri den figura azpimarragarriena izendatu zuen Londreseko International Opera Award (2018) saria barne. Ring Award ospetsuaren finalista izan zen eta Graz Hiria Saria lortu zuen bere zuzendaritza lan garrantzitsuarengatik.

Arriaga Antzokian ere erakutsi du bere maila, 2017an L'Orfeo ekoizpen lan propioa zuzenduz eta Leonard Bernsteini eskainitako I hate music kontzertu-omenaldian alderdi eszenikoak koordinatuz, 2018an. 

Fitxa

  • Musika: Henry Purcell
  • Testuak: Christopher Marlowe
  • Libretoa: Nahum Tate
  • Ekoizpena: Arriaga Antzokia
  • Zuzendari eszenikoa: Barbora Horáková Joly
  • Musika zuzendaria: Petros Bakalakos
  • Eszenografia: Eva-María Van Acker
  • Argiztapena: Michael Bauer
  • Jantzien diseinua: Benjamin Burgunder
  • Koreografia: James Rosental
  • Konpositore DJ: Janiv Oron
  • Koruko zuzendaria eta maisu errepikatzailea: Carlos Imaz
  • Aktoreak eta abeslariak:

Dido: Miren Gaztañaga (antzezlea), Nerea Berraondo (abeslaria)
Eneas: Adrián García de los Ojos (antzezlea), León de la Guardia (abeslaria)
Júpiter: Joseba Apaolaza
Juno: Idoia Merodio
Venus: Itziar Lazkano
Cupido: Karmele Larrinaga
Ganymed: Koldo Olabarri
Belinda: Lucía Astigarraga (antzezlea), Naroa Intxausti (abeslaria)
Iarbas: Mikel Losada
Ascanius: umea

  • Korua: Ana Sagastizabal, Ainhoa Zuazua, Alicia Manceras, Josu Cabrero, Alesander Pérez, José Manuel Díaz
  • Orkestra: Propitia Sydera Bilbao
  • Iraupena: 2 ordu

Laburrean

  • Egileak Henry Purcell, Christopher Marlowe, Nahum Tate
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana