"Osto eta Ale"

  • "Osto eta Ale"

50 urte zituela hasi zen Alejandro Irizar dultzaina jotzen, etxekoek oparituta, ederki erakutsiz instrumentu bat (ber)aurkitu eta ikasten hasteko sekula ez dela berandu. Alejandro bezala, entzuleok antzeko berraurkikuntza bat egitera gonbidatzen gaitu grabaketa berezi honek. Bertan, Jon Ostolaza soinu jotzailearekin batera proposatzen den dultzaina/soinu txiki konbinaketa ez baita batere ohikoa, eta arrotza egiten zaigu hasiera batean, baina, berehala, halako freskotasun bizigarri bat sumatzen hasten gara trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina, baltsa, pasodoblea edota kunbia moduko doinu eta erritmo aski ezagunak lehen aldiz entzuten ariko bagina bezala.

Itziarko herria, bere festak eta bereziki orduko gazteek orain dela 40 urte sortu zuten "txaranga" dira disko honen eragileak. Txankarta soinu jotzailearekin batera bonboa, txapak, turutak, danborra, panderoa eta abar jotzen zituzten kaleak alaituz, eta urte horietan guztietan makina bat musikari igaro dira bertatik. Horien artean, Alejandro eta Jon, eta lehena bonbotik dultzainara pasatzean, bien arteko elkar ulertzea sumatuz, jarraipena ematea erabaki zuten bikote moduan. Urte hauetan errepertorio zabala osatu dute, eta, Itziarko jendeak aski entzunak dituen arren, Itziartik kanpo jo izan dutenean, bi instrumentu horien konbinazioak harridura sortu izan du sarritan. Hori dela eta, grabaketa honetan emaitza bitxi eta erakargarri horren lagin bat utzi nahi izan digute.

Erosi Osto eta Ale diskoa


Laburrean

  • Egileak Osto eta Ale
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana