"Bestaldean"

  • "Bestaldean"
  • "Bestaldean"

Oihal handia ikusi eta badakigu beste aldean ikusiko duguna fikzioa dela; guk, berriz, espero dugu horrek laguntzea oihalaren alde honetako errealitatea ulertzen, ahazten edo eramaten. Baina, oihal horren atzean errealitatea jartzen badugu, eta errealitate hori fikzio gisa tratatzen badugu? Bat-batean, bien arteko mugak desagertzen dira, eta garenaren ikusmolde edo aldaera berriak aurkitzen ditugu.

Gure pertsonaiak oihal eramangarria hartuta ateratzen dira kalera, bidean topatzen dituzten eguneroko eszenen alderdi magikoak eta aztoragarriak erakutsiz.

Gure aurreko ikuskizunak (Flux) zabaldutako bideari jarraituz, Bestaldean izeneko honek tramankulu soila baina agortu ezina proposatzen digu; paseoan dabiltzanak harrapaturik geratzen dira, modu argian eta jostarian irudikatzen ditu, eta ustekabeko antzezle bihurtzen ditu, ikuskizunak aurrera egin ahala harilkatzen den istorio egiazko eta irudimenezko batean.

Hiriko bizimodu poliedrikoan zehar egindako ibilbidea da, ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituena, alproja baten berezko ironiaz eta umoreaz.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia: Txubio Fdez. de Jauregui
  • Egileak: Miguel Muñoz, Txubio Fdez. de Jauregui, Miguel Garcés
  • Aktoreak: Txubio Fdez. de Jauregui, Miguel Garcés
  • Eszenografia: Carlos Pérez Donado
  • Jantziak: Esther Villar
  • Zuzendaria: Miguel Muñoz
  • Iraupena: 60 minutu

Harremanetako

Zanguango Teatro
Miguel Muñoz
(+34) 945 378 224
(+34) 617 322 302
zanguangoteatro@gmail.com 
www.zanguangoteatro.com


Laburrean

Euskadi, auzolana