"Galerak. Oihana Alkortaren poema baten segida"

  • "Galerak. Oihana Alkortaren poema baten segida"

2019ko maiatzean 12 urte beteko dira Oihana Alkorta (Orio, 1977-Getaria, 2007) auto istripu batean hil zenetik. Nerabezarotik artearekiko kezka erakutsi zuen Alkortak, eta bereziki musikaren eta poesiaren arloetara bideratu zuen sormena. Benito Lertxundiren Hitaz oroit eta Auhen sinfonikoa diskoetan entzun daiteke haren ahotsa, eta bere kanta bat 2004. urtean Orio eta Zarautzen egindako Kilometroak-en aldeko disko kolektiboan jasota dago.

Alkortak berak zendu baino bi urte lehenago Alex Tellori emandako poema batean dago disko hunkigarri honen abiapuntua. Olerkia ematearekin batera proposamen bat egin zion Alkortak bere lagunari: poemari segida ematea, idatzi berriak sortuz. Horixe egin zuen Tellok hurrengo urteetan, eta 2015ean erabaki zuen testu haiek musikatzea. Horretarako, etorkizun handiko bi pianista gazterengana jo zuen, Ignacio Arakistainengana eta Lucia Arzallusengana, eta horiek langintza berriari ekin zioten: Telloren hitzekin abestiak sortzeari. Ondoren, kantak grabatzeko musikari eta abeslari ugari gonbidatu zituzten, horietako batzuk oso ezagunak eta beste batzuk ez hainbeste, baina denak lagunak. Batzuek abestu egin dute diskoan —Aitor Gorosabelek, Labrit Zabalak, Jon Gurrutxagak edota Xabi San Sebastianek, kasu— eta beste batzuek kanta propioak sortu dituzte proiekturako —Couple, Bihozkada eta Natali taldeek—. Azkenik, Xabier Sagasta marrazkilaria bi urtez lanean aritu da diskoa eta DVDa biltzen dituen diseinu zoragarria osatzeko. Ekimen xume gisa hasi zena, maila eta ekarpen handiko kultur egitasmo zabal bilakatu da.

Erosi Galerak. Oihana Alkortaren poema baten segida

Abestiak

1. Zure oihuak
2. Poema
3. Zure bila noa
4. Aurki zaitzaket
5. Entzuten ez banauzu
6. Nintzena naizelako
7. Ilargia ezkutuan
8. Zuretzat
9. Airean idazten dizkizut
10. Couple
11. Pirata lagun
12. Esaldia
13. Zuk lagunduta


Laburrean

  • Egileak Alex Tello
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa15,00 €
  • FormatuaCD+DVD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana