"Turistreando"

  • "Turistreando"

Bidaia agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina aitzindari bati ekitea erabaki du. Helburua da turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen ondorioak ahalik eta gehien murriztea. Haren produktu berrirako ideiaren funtsa da bidaia birtualak diseinatzea ("goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe").

Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahieran antolatzeko.

Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa.

Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela.

Fitxa

  • Egileak: Santi Ugalde, Rubén Ontiveros
  • Zuzendaria: Isidoro Fernández
  • Aktoreak: Santi Ugalde, Mila Espiga
  • Eszenografia: CIG
  • Jantziak: Oihalak
  • Iraupena: 50 minutu

Harremanetarako

Trapu Zaharra
Bernar Rementeria
(+34) 943 314 701
(+34) 616 370 025
info@trapuzaharra.com
www.trapuzaharra.com


Laburrean

  • Egileak Santi Ugalde, Rubén Ontiveros
  • KonpainiaTrapu Zaharra
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana