"Hezurren erretura"

  • "Hezurren erretura"

Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan...— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen ausentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada.

Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta, onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez erretzen bizitzan pilatutako hezurrak: zor-hartzekoak, azertuak, akatsak, pauso legitimo nahiz ilegitimoak.

Idaztea erretzea delako. Errekuntza errituala, jakina: ezein idazkuntzak ezin du bizitza erre.

Erosi Hezurren erretura liburua

Miren Agur Meaberi elkarrizketa, ETB1eko Ahoz aho saioan: «Gorputzetik idazteak lagundu dit emakume subjektu moduan nire desira esplizitatzen»


Laburrean

  • Egileak Miren Agur Meabe
  • ArgitaletxeaSusa literatura
  • Zenbatekoa19,00 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua240
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCreative Commons by-sa
  • ISBN978-84-17051-30-3
Euskadi, auzolana