"Manifestu bat"

  • "Manifestu bat"
  • "Manifestu bat"

"Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean...".

Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne ahotsek, behingoagatik, begirada guztien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz.

Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

Fitxa

  • Testuaren egilea: Gaizka Sarasola Iarzabal
  • Zuzendaria eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea
  • Argien diseinua: Andoni Mendizabal Andonaegi
  • Argazkiak: Itziar Matxain Urra
  • Kartela: Araiz Mesanza Iturritxa
  • Iraupena: 45 minutu

Harremanetarako

Beheko Larraine
Alde Zaharra 14, Lekunberri (Nafarroa)
Webgunea: www.behekolarraine.eus 
Telefonoa: (34) 677.638.749
Helbide elektronikoa: info@behekolarraine.eus


Laburrean

Euskadi, auzolana