"Barcino, la ciudad de los prodigios"

  • "Barcino, la ciudad de los prodigios"

Alejandro Di Costanzoren musika tangoren erromantizismoaz ukitua, jazzaren dotoreziaz eraikia eta Mediterraneoko kolore argitsuz jantzia dago, eta Barcino, la ciudad de los prodigios horren guztiaren adierazle ezin ederragoa da. Adierazle eta, aldi berean, omenaldi. Esker oneko pertsona baita Alejandro, eta 2010eko Lomas diskoan bere jaioterri den Buenos Aires omentzen bazuen, oraingo honetan 1999tik bere etxe den Bartzelonari eskaini dio bere musika. Era horretan, Alejandrok berak konposatutako 8 pieza eta 3 bertsioz ("Arreando" -Tito Juan, "Como dos extraños" -Contursi/Laurenz eta "Zamba del laurel" -Tejada Gómez/Leguizamón) osatutako bilduma hau maitasun osoz atondu eta grabatu du, Bartzelonarako eta gu guztion gozamenerako.

Dagoeneko 20 urte dira Alejandro Bartzelonan bizi dela. Epe horretan, hamaika lagun eta kolaborazio egin ditu, eta bere piano bikainak bultzatu, babestu eta aberastu dituen disko grabaketa eta kontzertuen zerrenda amaigabea da. Hiriak eta hiriko jendeek asko eman diote Alejandrori, eta, diskoarekin batera idatzi duen notan, besteak beste, Tito Juan, Jordi Vidal eta Eduardo Mendozari (bere liburu ezagunaren izenburua erabiltzeko baimena eman eta gero) eta, bereziki, Sebastian Monken memoriari eskaintzen die bilduma. Haiei guztiei eta, noski, bere hirukotea osatzen duten Paco Weht (kontrabaxua) eta Salvador Toscanori (bateria jotzailea) eta baita "Zamba de laurel" ahots zoragarriz borobiltzen duen Diana Palauri ere. Etengabeko harreman artistiko eta pertsonalean jarraitutako ibilbide oparo, anitz eta hunkigarri baten seinale.

Erosi Barcino, la ciudad de los prodigios diskoa

Abestiak

1. La suerte está echada (7:12)
2. Arreando (5:43)
3. Oroitz (4:58)
4. Ponfes y Bbooh (4:36)
5. Por el camino de Diana (1:31)
6. Requesens (6:53)
7. La logia catachinos (4:20)
8. Zamba del laurel (4:23)
9. Los primeros argentos (7:43)
10. Como dos extraños (5:24)
11. La pregunta (2:48)


Laburrean

  • Egileak Alejandro di Costanzo Trio
  • DiskoetxeaErrabal Jazz
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaGaztelania
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana