"Mendi-Mendiyan"

  • "Mendi-Mendiyan"

Aurreko denboraldian Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberriarekin egin zuen bezalaxe, Calixto Bieitok beste erronka bati ekin dio oraingoan ere, lehen mailako euskal egile baten obra handi bat antzezlan bihurtzea erabakitzean berriz ere. José María Usandizagaren konposizio handietako bati buruz ari gara, Mendi-Mendiyan bitxi lirikoaz, eta Arriaga Antzokiaren denboraldiko produkzio handietako bat izango da.

Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen Mendi-Mendiyan, Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu eta 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian arrakasta handiarekin estreinatu zen opera. Dagoen informazioaren arabera, badirudi 1911ko maiatzaren amaieran egin zela obra horren Arriaga Antzokiko lehen emanaldia; azken antzezpena, berriz, 1987an. 2001ean beste bertsio bat egin zen, baina kontzertu formatuan.

Pastoral lirikoa hiru ekitalditan eta epilogoarekin.

Fitxa

  • Musika: José María Usandizaga
  • Hitzak: José Power
  • Ekoizpena: Arriaga Antzokia
  • Zuzendari eszenikoa: Calixto Bieito
  • Musika zuzendaria: Erik Nielsen
  • Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea
  • Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
  • Interpreteak: Ausrine Stundyte (Andrea), Olatz Saitua (Txiki), Mikeldi Atxalandabaso (Joshe Mari), Christopher Robertson (Juan Cruz), José Manuel Díaz (Kaiku), Gexan Etxabe (Gaizto)

Laburrean

  • Egileak José María Usandizaga
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana