"Marijan Minaberriren meategitik"

  • "Marijan Minaberriren meategitik"

Euskaltzaleen Biltzarrak ondutako liburua, Marijane Minaberriren (Banka, Nafarroa Beherea, 1926-2017) lanen hautaketa. Haur, gazte eta helduek plazerez irakurriko duten obra atsegingarria da Marijan Minaberriren meategitik: antzerkiak eta abere ipuinak haurrentzat, olerki, bertsu edo prosa helduentzat. Hélène Dolharé-k egin marrazki bikainez hornitua da.

Maite dut gauaren bakea,
Lagun esku baten beroa,
Izar ihintzaren freskoa
Amak haurrari egiten
Duen irriño eztia,
Zeru urdinean den
Goibel arin xuria,
Idortzen ari den
Belarraren usaina,
Eta uda euri ondoan
Lurraren hats beroa,
Maite dut bizia...

Marijan Minaberri


Laburrean

  • Egileak Marijan Minaberri
  • IlustratzaileaHélène Dolharé
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua250
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-09-09639-8
Euskadi, auzolana