"Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta"

  • "Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta"

Bere aita zenari Ainarak omenaldi hunkigarria eskaintzen dio liburu biografiko honetan. Amaiurren sortu haurraren biziaz, mendi guneko bizi dorpe baina zoriontsutik hasiz Irungo La Salle ikastetxean maisu izan arteko bidea da Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta, familiako argazki batzuekin. Euskal Herriko hainbeste gizon gazte apezarazien oihartzuna senditzen da hemen, maitasunak soleituko duena. Dolamena baino gehiago, esperantza sortu nahi du lan honek, baina errepika minbera hau hor dago: "Bizitzaren udazkenean joan zinen, eta orain nabarra da gure bihotz-arima, nabarra sentimendua. Hilkorren bihotzetan hilezkor zara, hilezkor bihotz guztietan".

Maiatz

Laburrean

  • Egileak Ainara Maia Urroz
  • ArgitaletxeaMaiatz
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua112
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN979-10-92009-49-1
Euskadi, auzolana