"Sentipenak askatu"

  • "Sentipenak askatu"

Kaixo, Yogurinha Borova nauzue, eta nire abesti berria aurkeztera natorkizue: "Sentipenak askatu", Bihotz Gorospek eta Mikel Inunek konposatu dutena. Abesti honekin aniztasun afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dugu. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen.

Singleak kanta honen beste lau bertsio ezberdin dakartza. Bertsio ezberdinok islatu nahi genuen aniztasunaren adierazle dira. Honela, sentimentu bakar bat azaleratzeko hamaika era ezberdin daudela adierazi nahi genuen eta baita ere hamaika direla bertsio hauek entzun ditzaketen belarri ezberdinak.

"Sentipenak askatu" abestitik abiatuta sortu genuen lehen bertsioa ez da single moduan erabiliko duguna; lehen abesti soil eta intimo hori gitarraz eta Bihotz Gorosperen beraren koruek lagunduta egin zen. Single moduan diskoko lehen kanta erabiliko dugu, askoz alaiago eta dantzagarriagoa dena, neskek eta mutilek modu biziago eta alegerago batez barnera dezaten, betiere mezua zabaltzeko helburuarekin. Beste hiru bertsioak flamenkoa, Laurita Flamentikaren eskutik, popa, TEENAGEk nahasia, eta folka, Xabi Aburruzagak sortua, jorratzen dute.

Kantaren leloak dioen moduan: "Maitatu bihotzez (ama de corazón), inoiz ez ezkutatu (nunca te escondas), sentipenak askatu (libera tus sentimientos), zarena kanporatu (muéstrate tal como eres).

Erosi Sentipenak askatu

 

GOR Diskoak

Laburrean

  • Egileak Yogurinha Borova
  • DiskoetxeaGOR Diskoak
  • Zenbatekoa7,00 € (CD) / 5,00 € (digitala)
  • FormatuaEP (CD / MP3)
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana