"Mutafukaz"

  • "Mutafukaz"

Filmazpit katalogoko filma.

Ezagutzen genuen komikia. Frantsesa da, west coast eragin zoragarriarekin Guillaume Renard-ek (goitizenez "Run") sortua. Ezagutzen genituen bere izakiak (Angelino, Vinz, Willy). Zapalduta genituen lehendik ere Dark Meat City-ko kaleak –hiri kirasduna baina itzela–. Oso gogoko genuen bere scooterra, bere garezurra sutan, bere biz- larritasuna, espero ez zuen bere halabehar mesianikoa. Norbaitek filma egitea baino ez zen falta. Eta "Run" bera eta Ankama argitaletxea izan ziren Shojiro Nishimiren –Batman: Gotham Knight (2008) zuzendu zuen lehenago– eta STUDIO 4ºC ekoiztetxearen konplizitatearen bila irten eta aurkitu zutenak. Hauxe da emaitza: nahasketa zoragarria, hip hop, usteldura, naturaz gaindiko zientzia fikzioa, beldurra, borroka librea, tristura existentziala eta Toxic Avenger DJaren elektronika.

Fitxa

  • Estreinaldi-urtea: 2017 (Filmazpit katalogoan 2019tik)
  • Zuzendariak: Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard
  • Herrialdeak: Frantzia eta Japonia
  • Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa
  • Iraupena: 90 minutu
  • Banaketa: Mediatres estudio (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke) 

Filmazpit

Laburrean

  • Egileak Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana