"Klarisa eta K Taldea. Arimen Parkearen misterioa"

  • "Klarisa eta K Taldea. Arimen Parkearen misterioa"

Bilduma: Klarisa. Zenbakia bilduman: 2.

Magurain herrian etengabeko misterioak gertatzen dira: desagertzen diren umeak, Ontzi Gizon ikaragarria, parke zaharrean azaltzen diren arimak… Klarisa Lupabitx saiatu zen, aspaldian, kasua argitzen, baina alferrik. Bigarren aukera izango du orain, eta ez da ikerketan bakarrik egongo. Marko Ostenderrek eta K Taldeko lau gazteek lagunduko diote. Nolanahi ere, aski izango ote dira ordea ahalegin horiek guztiak hain misio zaila onik burutzeko? Abentura honetan muturreko egoerak azaltzen dira: intriga eta beldurra, lehia eta adiskidetasuna, ankerkeria eta ausardia, gorrotoa eta maitasuna... Kasu berri hau itzelezko erronka izango da detektibe ospetsuarentzat eta bere lagunentzat.

Irakurri lehen orrialdeak [PDF - 3,98 MB]

Erosi Klarisa eta K Taldea. Arimen Parkearen misterioa liburua


Laburrean

  • Egileak Arrate Egaña
  • IlustratzaileaMari Mar Agirre
  • ArgitaletxeaErein argitaletxea
  • Zenbatekoa14,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua176
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9109-454-8
Euskadi, auzolana