"Errua norena da?"

  • "Errua norena da?"

2015eko udan Tolosaldeako lau gaztek sortutako taldea da Eztanda. Ionek (bateria), Mikelek (gitarrak eta ahotsa), Unaik (baxua) eta Aitorrek (gitarra) osatzen dute. Urteen poderioz, bertsioak jotzetik bere doinu eta izaera propioa aurkitu nahian eraldatzen joan den lagunarteko proiektu bilakatu da, barrenak husteko eta gizarte honetako arazoak ozenki salatzeko irtenbide.

2018ko irailean, 3 abestiz osatutako lehen maketa, Eztanda, grabatu zuten Anoetako gaztetxean. Horren ondoren, 2018ko abenduan, Bonbereneako estudioan sartu ziren beraien lehen diskoa, Errua norena da?,grabatzera, Karlos Osinagaren gidaritzapean.6 abestiko lan honetan, gehienbat metal ukituak aurkitu daitezke, erritmo gogorrez eta pasarte melodikoz osatuta.

Erosi Errua norena da? diskoa

Abestiak

1. Utopia (05:11)
2. Hiria = Aberia (03:19)
3. Legez (03:10)
4. Dibertsitatea (04:26)
5. Ez! (03:46)
6. Errua norena da? (04:31)

Bonberenea

Laburrean

  • Egileak Eztanda
  • DiskoetxeaBonberenea Ekintzak
  • Zenbatekoa8,00 € (CD) / 4,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana