"Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños"

  • "Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños"

Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños, Colección Nosferatu-ko 15. zenbakia dena, gaztelaniaz idatzita dago; frantses errealizadoreari buruzko saiakera bat eta harekin egindako elkarrizketa bat biltzen ditu, azken hori joan den azaroan Pariseko rue Daguerreko bere etxe gogoangarrian egindakoa.

Sei hamarkadatan baino gehiagotan, La Pointe Courte-ekin (1954) debuta egin zuenetik Varda par Agnès-en (2019) dagoen bere zinemari buruzko eskola magistralera, Agnès Vardak zinemako irudiak sortu ditu, betiere, bere joko-arauak sortzera eraman duen askatasunarekin. Bere garaiko gertaerekiko sentibera eta besteenganako jakin-minari eutsiz, bere zinemak testigantzaren bokazioa du, eta errealitatea inoiz harrapatu ezin delako kontzientziarekin gauzatu du, eta, edozein kasutan, subjektibitatetik erakusten duelako kontzientziarekin. Aldi berean, bere irudimenaren adierazpena da, eta, hortaz, bere rêverie-rena eta hitzjokoekiko eta irudien ustekabeko elkarketarekiko duen gustuarena. Dokumentalaren eta fikzioaren artean, haien mugak zalantzan jarriz eta urratuz, bizitzaren eta irudikapenaren artean, errealitatearen eta ameskeriaren artean, naturaltasunaren eta artifizioaren artean, ustekabearen eta lanketaren artean, Agnès Varda bide pertsonal bezain inspiratzaile batetik ibili da.

Erosi liburua


Laburrean

Euskadi, auzolana