"Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari"

  • "Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari"

Nosferatu Bildumako bi liburu berri argitaratu dira, Agnès Varda errealizadore frantses berriari buruzkoak, joan den martxoaren 29an 90 urte zituela zendu berritan. Bi liburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitaratuak, Imma Merino historialari, kritikari eta irakasle katalanak idatzi ditu.

Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños Colección Nosferatu-ko 15. zenbakia dena, gaztelaniaz idatzita dago; frantses errealizadoreari buruzko saiakera bat eta harekin egindako elkarrizketa bat biltzen ditu, azken hori joan den azaroan Pariseko rueDaguerreko bere etxe gogoangarrian egindakoa.

Bigarren liburua, berriz (Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari), Nosferatu Bilduma-n 7. zenbakia, Imma Merinoren liburuko lehen zatiaren, zinemagileari buruzko saiakeraren, euskarazko itzulpena da, Aritz Gorrotxategik egindakoa.

Sei hamarkadatan baino gehiagotan, La Pointe Courte-ekin (1954) debuta egin zuenetik Varda par Agnès-en (2019) dagoen bere zinemari buruzko eskola magistralera, Agnès Vardak zinemako irudiak sortu ditu, betiere, bere joko-arauak sortzera eraman duen askatasunarekin. Bere garaiko gertaerekiko sentibera eta besteenganako jakin-minari eutsiz, bere zinemak testigantzaren bokazioa du, eta errealitatea inoiz harrapatu ezin delako kontzientziarekin gauzatu du, eta, edozein kasutan, subjektibitatetik erakusten duelako kontzientziarekin. Aldi berean, bere irudimenaren adierazpena da, eta, hortaz, bere rêverie-rena eta hitzjokoekiko eta irudien ustekabeko elkarketarekiko duen gustuarena. Dokumentalaren eta fikzioaren artean, haien mugak zalantzan jarriz eta urratuz, bizitzaren eta irudikapenaren artean, errealitatearen eta ameskeriaren artean, naturaltasunaren eta artifizioaren artean, ustekabearen eta lanketaren artean, Agnès Varda bide pertsonal bezain inspiratzaile batetik ibili da.

Erosi liburua


Laburrean

Euskadi, auzolana