"Xalbador, beldur-erlijiotik maitasun-sinismenera"

  • "Xalbador, beldur-erlijiotik maitasun-sinismenera"

Erlijio guztiak beldurraren eta zorionaren arteko lerroan mugitzen dira: Mysterium tremendum et fascinans (Rudolf Otto). Beldurraren eta maitasunaren arteko erlijio-dinamika horretan, oinarrizko edo teologiazko abiapuntuan bederen (historian zeharkako okerrak oker eta zuzenak zuzen, huskeria bat ez dena, noski), kristautasuna iz aíteln da, nire ustez (eta fedez) behintzat, maitasuneranzko muturrera gehien eta ondoen hurbiltzen gaituen sinestea. Hurbilketa horretan, uste dut erlijio-muga gainditzen dugula eta sinesmenaren lurrean sartzen garela. "Erantzi oinetakoak, zauden lekua lur santua baita" (Ir 3 5). Hori dela eta, idazki honi jarri diodan izenburua: "Beldur-erlijiotik maitasun-sinesmenera" Xalbadorrek egin omen zuen zeharkaldia. Jainkoarekiko kristauen erlazioaren sorburu eta ardatza maitasuna izatearen ondorioz, Jainkoaren eta gizakien arteko kristau erlazioa ez da beldurrezkoa izan behar, ezta, nagusiki bederen, lege zein aginduetan oinarrituta egon behar ere, seme-alabatasun, askatasun eta zorionbidean  baizik. Horrelaxe San Paulok: 11 Epea bete zenean, jainkoak bere Semea bidali zuen, legepeko egina, legepean zeudenak (juduak...) askatzera guk (kristauak eta...) seme-alabatzakoa har genezan" (Cal 4, 4-5). Posiblea izan zitekeen beldurrezko erlijiotik maitasunezko sinesmenaranzko Xalbadorren bilakaera harrigarria kristau-tradizio zein esperientziatik kanpo?

Aurkibidea [PDF - 956 KB]


Laburrean

  • Egileak Sebastián García Trujillo
  • ArgitaletxeaElizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua, Desclée de Brouwer
  • Zenbatekoa10,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua150
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-330-3028-3
Euskadi, auzolana