"Joxemiel Barandiaran eta biok"

  • "Joxemiel Barandiaran eta biok"

Liburu hau ez da fikziozko kontaketa bat. Historikoa da, eta nagusiki hiru pertsonaiaren gurutzatzean oinarritzen da. Metodo antropologiko orijinal eta zehatz batekin eramana, pertsonaia historiko ospetsu batek laurogeitik ehun urte arteko epean bizitza soziala bete-betea nola eraman dezakeen ulertaraztea lortzen du. Bizitzan oso berandu heldu zitzaizkion errekonozimenduekin, euskara eta euskal kulturaren aldeko mugimendu sozialei emandako laguntza eskerga eta etengabeekin, bere obrak saltzekoan argitaletxeek isiltasun eta itzal neurtuekin jardunez sortzen zitzaizkion arrangurekin, eta abar biziaz, nola kudeatzen dituen harrigarriki dokumentatzen da. Giza eta gizarte zientzietan, gaur egun, eztabaidan dauden gai bero-beroei buruz emaitza sarkorrak bezain distiratsuak daude. Adibidez, "bizitzako adinez", eta bereziki laurogeitik gorako pertsonen portaeraz dagoen hainbat uste hankaz gora jartzera garamatzate. Horetariko bat, zahartzaroa, exotismoa bezala agertzen dena daukagu: ezjakinek urrundik so ikusten dituzten besteak bezala definitzen dutena, alegia. Zahartzaroa, errealitate fisiko bat izanik ere, adina eraikuntza sozial bat dela ondoriotzen ahal da. Dena dela, zahartzaroaren inguruko eztabaida "klasikoa" ere bada. Nietzschek eta beste hainbat pentsalarik tipitze edo erortzean datzala sostengatu dute. Baina, lehenagotik, Zizeronek, ongi eramandako bizitzaren sariketa dela, zioen. Ideia honetatik partituz, gaur egun, psikologia positiboak harreman afektiboak zaintzera eta aktibitate fisikoak bezala sozialak eta intelektualak bilakaraztera bultzatzen ditu zaharrak.

ISBN: 9788494883309 (1. liburukia) / 9788494883316 (2. liburukia).


Laburrean

  • Egileak Joxe Martin Apalategi Begiristain
  • ArgitaletxeaUtriusque Vasconiae
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana