"Utzi mezua seinalearen ondoren"

  • "Utzi mezua seinalearen ondoren"

Lau ahotseko istorioa da Utzi mezua seinalearen ondoren. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten

Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere.

Pertsonaietako bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan irrigarri, besteetan oso adimentsu, ia beti hunkigarri, eta tarteka suntsitzaile. Sareetan gertatzen denaren kontrara, zaratarik, egorik, handikeriarik eta gezurrik gabeko kontakizun korala da. Bertan bizitzaz eta heriotzaz, familia arteko harremanez, sentimendu harremanez, independentziaz, ezkonduez, amatasun arduratsuaz, egiaz eta gezurraz, zintzotasunaz, fideltasunaz, traizioaz, loturaz eta galeraz..., biziminaz... hitz egingo da. Eta, guzti horren gainetik, beti dantzan komunikazio ezaren laguna denaz: bakardadeaz.

Lau istorioak hasera batean elkarrengandik urruti badaude ere, ekintza aurrera doan heinean, pixkanaka, modu leun batean, elkarren artean lotzen doaz, pertsonaia batzuk besteekin, guztiok partekatzen duten egoera amankomun batean: hitzaren sekulako askatze indarraren istorioan.

Maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da Utzi mezua seinalearen ondoren.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Arantza Portabales
  • Egokitzapena: Fernando Bernués/Kike Díaz de Rada
  • Itzulpena: Aizpea Goenaga
  • Zuzendaritza: Fernando Bernués
  • Zuzendari laguntzailea: Sara Cózar
  • Interpreteak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena, Leire Ruiz
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués/Edi Naudo
  • Argiztapena: David Bernués
  • Ikusentzutezkoa: Acrónica Producciones
  • Proiekzioen irudiak: José Ibarrola
  • Jantzitegia: Ana Turrillas
  • Teknika: Acrónica Producciones
  • Argazkilaritza: Juantxo Egaña
  • Diseinu grafikoa: Grafikoki
  • Administraritza: Maite Gorrotxategi

Laburrean

  • Egileak Tanttaka Teatroa
  • KonpainiaTanttaka Teatroa
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • Info Gehiago
Euskadi, auzolana