"Guía para el arte del siglo XXI"

  • "Guía para el arte del siglo XXI"
  • "Guía para el arte del siglo XXI"

Francisco Javier San Martín historialari, arte-kritikari eta erakusketa-komisarioak idatzitako Guía para el arte del siglo XXI liburua editatu du BilbaoArte Fundazioak. Argitarapen hau EHUko katedratikoak 2017an egindako mintegian emandako klase magistralen bilduma da. Autorearen arabera, liburuak gaur eguneko artearen aniztasun eta zailtasunean gidatzeko tresna bat proposatzen du irakurlearentzako.

2017ko lehenengo hilabeteetan BilbaoArten izandako mintegiko hitzaldien bilduma da Guía para el arte del siglo XXI. Aukeratutako testuak eta irudiak azken 20 urteetan gehien igaro diren ibilbideak marrazten saiatzen dira. Liburu honen muina osatzen duten sei kapituluetako bakoitzean gaurkotasuneko gertaeretatik hurbilen dauden artisten lanak, artxibo eta dokumentuan ardaztutako korronteak, protokolo berrienpean performancearen indartzea, hiztegi minimalistaren irautea, objektuekin post-produkzio praktikak eta ready made-ak eta artearen tradizio modernoetan ardaztutako arte-operazioak aztertzen dira.

Gaur egungo arte-sistemari buruzko epilogo modura, museo eta galerien papera, feria eta bienalen papera, globalizazioaren indarrak eta identitate lokala, merkatua edo erakusketa-komisariatuaren papera aztertzen dira.

Izenburuak azpimarratzen duen moduan, gidaliburu bat da bakarrik, orientazio-testu bat, artefaktu hain konplexu bilakatu den arte garaikidean irakurlea bideratzeko eskuliburu bat, ismoen makuluak eta joerak lanak sailkapen-apal erosoetan jartzen uzten ez dizkietenean historialariei. Gertatzen ari denaren gida bat da, gertakizunen jarioan bertan idatzita eta, hortaz, ez sistematikoa, ez zehatza, partziala, behin-behinekoa eta subjektiboa. Oraindik zehazki ez dakigun sakontasuna eta ondorioak izango dituen aukeratutako lantalde batean oinarrituta dago, baina munduan mundu berriak sortzeko gai izan direnak.

Francisco Javier San Martín (Donostia, 1954) historialaria, arte-kritikaria eta erakusketa-komisarioa da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean Arte Historiaren Teoriako irakaslea. Saiakerak, katalogo-testuak eta arte garaikideari buruzko liburu ugari argitaratu ditu. Horien artean, artearen eta argazkilaritzaren harremana, italiar futurismoa, Marcel Duchamp, Piero Manzoni, Salvador Dalí, Jorge Oteiza edo Santiago Sierrari buruzkoak nabarmentzen dira.

BilbaoArte

Laburrean

  • Egileak Francisco Javier San Martín
  • ArgitaletxeaBilbaoArte
  • Zenbatekoa21,00 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Orri-kopurua256
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-09-09685-5
Euskadi, auzolana