"Bertsoaren harria"

  • "Bertsoaren harria"

Asteasun, Pello Errota; Leitzan, Lasarte; Hernanin, Txirrita; Oiartzunen, Uztapide; Ahetzen, Mattin; Bilbon, Balendin Enbeita... Hogeita bat bertsolari dauzkagu Euskal Herrian zehar utziak, mutu.

Koldo Izagirrek eskea egin die eta harriok, brontzeok, burdinok hizketan jarri zaizkio: hogeita bat monologo harro, gozo, haserre, apar.

Ahots anitzez, hari finez jositako narrazio zoragarria dugu Bertsoaren harria.

Bertsolaritzaren historia puska bat irudiz, bertsoz, gogoetaz, istorioz eta fikzioz.

Ikuspuntu berria, liburu bakana, edizio berezia.

Erosi Bertsoaren harria liburua

Koldo Izagirre: "Bertsoa, narrazioa eta irudiarekin osatu dut liburua" (bertsoa.eus)


Laburrean

  • Egileak Koldo Izagirre
  • ArgitaletxeaLanku kultur zerbitzuak
  • Zenbatekoa22,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua316
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-946981-6-3
Euskadi, auzolana