"Izendegi hutsa"

  • "Izendegi hutsa"

Ernestina de Champourcín poesia lehiaketa 2018.

Araba ez da alaba ez semea, baina Gorka Knörrek "Araba, zazpigarren alaba" kantatu zuen, eta horrenbestez Araba hitzak toponimo hutsa izateari utzi zion. Etxahun-Irurik Agur Zuberoa sortu zuen eta "Agur Zuberoa" kantatuz Zuberoa baino handiagoko lurralde baten aldarria egin genuen. Autokontzientzia bat sor liteke toponimoetatik, hala irakasten digute kantariek.

Toponimoa izan liteke beste gisa bateko artearen hauspoa ere, Fito Rodriguezek erakusten digun bezala: poesia eta filosofia nahaste, toponimoak zeregin berri bat hartzen du gure irudimenean orrialdeok irakurriz.

Lehen ibiltariari batetik besterakoa finkatzen zioten, orain alderrai ausartzeko proposamenak dira Buruaga, Galarreta, Kontrasta, Okariz... Toponimoek ohi duten zama emozionala prosaikoentzat edo heroikoentzat utzita, poetak gogoeta librean barrena garamatza gezurrezko afinitateak eta ibilbide asmatuetan barrena nomadismo errarian hitzetik gogora eta gogoa hitzari.


Laburrean

  • Egileak Fito Rodriguez
  • ArgitaletxeaArabako Foru Aldundia
  • Zenbatekoa7,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-7821-924-7
Euskadi, auzolana