"Ciaboga-Ziaboga"

  • "Ciaboga-Ziaboga"

Iñaki Pinedok zuzendutako Ciaboga-Ziaboga dokumentalak Bizkaiko Golkoko traineruen historia kontatzen du, Gipuzkoatik hasi eta Galiziaraino.

Pinedok Ángel Obregón kantabriarrarekin batera prestatu du dokumentala. Ángel Obregón ezaguna da traineruen munduan, dokumentazio lan handia egin duelako.

Lana osatzeko, 30 elkarrizketa baino gehiago egin ditu Iñaki Pinedok traineru estropaden protagonistekin.

Fitxa

  • Gidoigilea eta zuzendaria: Iñaki Pinedo
  • Argazki zuzendaria: Jesús A. Calvo
  • Dokumentazioa: Ángel Obregón
  • Zuzendari laguntzaileak: Rodolfo Gómez, Ángel Obregón
  • Ekoizpena: Iñaki Pinedo
  • Ekoizpen exekutiboa: Iñaki Pinedo, Ángel Obregón
  • Ekoizpenaren kudeaketa: Imagen Industrial
  • Kamera laguntzailea: Aroa Martínez
  • Bigarren kamera unitatea: David López, Javier Rivas
  • Zuzeneko soinua: Julen Kaniowsky, Jesús A. Calvo
  • Muntaketa: Iñaki Pinedo
  • Edizio teknikaria: Jesús A. Calvo
  • Animazioak: Laura Ibáñez
  • Grafismoa eta soinu nahasketa: Jesús A. Calvo
  • Musika: Gorka Hermosa, Landeral, Aitor Furundarena, Tadusak, Chema Puente
  • Artxiboko irudiak: Humberto Bilbao, Juan Castanedo, Joxejulián Olasagasti, Joxemari Olasagasti, Kutxateka (Kutxa Fundazioa), Aranzadi Zientzia Elkartea, Euskal Itsas Museoa, Kantabriako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Kontseilaritza, CDIS – Santandergo Irudiaren Dokumentazio Zentroa, Kantauriko Itsas Museoa
  • Ontziak: Juanjo Revuelta, «Mackerel»; Pepe Revuelta, «Bamboleo»
  • Iraupena: 72 minutu


Laburrean

  • Egileak Iñaki Pinedo Otaola
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana