"Nuarbe, 29 urteko soka"

  • "Nuarbe, 29 urteko soka"

Irlandako Boley taldea zen gure ekipo autentikoa. Gu kanpora irteten hasi gineneko taldean bost anaia zeuden. Orduan guri zaharrak iruditzen zitzaizkigun, behi haietako bati galdetu ere bai zenbat urte zituen; 50 bat urte izango zituelakoan eta 38 zituen. Sokan ari zirela zaharragoak ematen zuten, baina gero iluntzean festarako preparatzen zirenean beste itxura bat zuten. Anaietako bat zen gue kuttuna; ez ginen ulertzen, baina beti kasu egiten genion elkarri, bere irribarrearekin. Ez plan txarrean, baina horri ipini genion "txakurre" ezizena tiratzen ari zen zenbait momentutan jartzen zuen espresioagatik, hortzak erakutsiz. Geroztik "txakurrak" esanda ulertzen ginen talde horri buruz ari ginenetan. Esan behar da talde horrek 640 kilokoan urrezko domina batzuk badituela nazio mailan; jeneralean beti dominatarako sartzen zen. Tiratzen ez ziren eleganteak, baina bai gogorrak. Anaia hori zen pultsuan denak eraisten zituena. Lotsati samarra zen, ez zen inoiz bera prestatzen pultsurako, baina, bukaera aldera, irabazleak geratzen zirenean beste mahaietan, haren anaiek hartu eta han eraman ohi zuten mahairen batera, bai jendea konturatu ere. Hura ikusmina, bere sokako espresio harekin hasi pultsuan eta berehala hasten zen bentzitzen, eta segi eta segi behea jo arte. Aurreko irabazlea fanfarroi xamarra bazen, jendea oraindik eta gusturago. Garai hartan iluntzeko festa giroan beti zegoen saltsa hori. Gerora gutxitzen joan zen.



Laburrean

  • Egileak Laxaro Azkune
  • ArgitaletxeaNuarbe Sokatira Elkartea, Azpeitiko Udala
  • Zenbatekoa20,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua305
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-09-09211-6
Euskadi, auzolana