"Arantzazuko artxiboko bertsopaperak"

  • "Arantzazuko artxiboko bertsopaperak"

ADK (Arantzazu Dut Kantagai) liburu saileko azken tomo hau ez da Arantzazuri buruzko bertso-bilduma berria, Arantzazuko artxiboan bildutako bertsopaperen, edozein gaitakoen, testigutza baizik. Horietako gehienak oraindik inolako liburutan jaso eta argitaratu gabeak. Horrelakoak ezagutzera ematearekin batera, Arantzazuko fraideek horrelako herri-literatura biltzeko izan duten arduraren aitortza izan nahi du.

Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria.Araotzen (Oñati - Gipuzkoa) jaioa, 1942an. Apaiz frantziskotarra da. Romako Antonianum-ean Teologian doktorea da. Deustuko Teologia Fakultatean irakasle izan zen. 1971etik, Jakin aldizkariko kide, eta lauzpabost urtetan Jakin Taldearen arduraduna izan zen. 1970eko hamarkadan, UZEIren fundatzaileetako bat izan zen eta erakunde horretako lehen presidentea. 1990eko hamarkadan EUSENOR egitasmo entziklopedista diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen. EKBko (Euskal Kulturaren Batzarrea) presidentea ere izan zen. Lan handia egina du hiztegigintzaren esparruan, eta liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu hainbat kultur gairi buruzkoak. Ohorezko euskaltzain izendatua 2014ko maiatzaren 30ean.

Erosi Arantzazuko artxiboko bertsopaperak liburua

 

 


Laburrean

  • Egileak Paulo Agirrebaltzategi
  • ArgitaletxeaArantzazu Edizio Frantziskotarrak
  • Zenbatekoa23,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua450
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-72403-08-6
Euskadi, auzolana