"Xomorroak"

  • "Xomorroak"

Etxeko haurrak txikiak zirela hasi ziren Tolosako Laskorain Ikastolako abesbatzan kantuan, astean bitan eguerdi partean Naiara Mintegia zuzendari zutela. Helburua? Kantuen bidez gozatu, hezi eta hazi. Kantuak ikasi, transmisioa landu, errepertoriotxo bat osatu eta kontzertuak eskaini. Hori besterik ez, hori guztia.

Kantua eta erritmoa. Horra hor nire ustez haurren musika hezkuntzaren bi oinarriak. 

Eta bide batez aitortza bat, a zer nolako lana egiten duten Euskal Herriko ikastola eta eskoletako abesbatza xumeek norabide horretan!

Nire haurrak kantuan eta ni kantu eta moldaketa berriak sortzen, horrela murgildu nintzen bide zoragarri honetan. Beti ere asmo eta obsesio nagusi batekin: Haur eta gazte hauek plazer hutsez kantatzeko moduko kantuak izatea.

Asmoak asmo, hemen duzue lan horren guztiaren emaitza.

Harrezkero urte batzuk joan dira, haurrak koxkortu, eta kantu hauetariko batzuek bere bidea egin dute batera eta bestera bertsio eta errebisio desberdinetan.

Esku artean duzun CD honen helburua da urteotan sortutako kantu eta moldaketa esanguratsuenak bildu, txukundu eta entzungai eta erabilgarri jartzea guztiontzat.

Goza ezazue zuek ere nik hauek sortzen, ensaiatzen eta zuzenean ematen gozatu dudan bezainbat!

Ah! eta gogoan izan: "kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko!"

Juantxo Zeberio Etxetxipia

Erosi Xomorroak diskoa

Musikariak

Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa, konposizioa eta musika zuzendaritza)
Donostiako Orfeoi Txiki eta Donostiako Orfeoi Gazte (zuzendariak: Esteban Urzelai, Montse Lasarte, Leticia Vergar)
Et Incarnatus Orkestra (zuzendaria: Migel Zeberio Etxetxipia)

Hasier Oleaga (bateria - 1, 4, 6, 8 11)
Antton Telleria (bateria - 2, 3, 5, 7, 9)
Amaiur Cajaraville (kontrabaxua - 1, 4, 6, 8 11)
Itsaso Etxebeste (baxua - 2, 3, 5, 7, 9)

Gorka Benitez (saxo tenorra eta flauta - 2, 4, 6, 8, 10, 11)
Jon Arruebarrena (saxo sopranoa eta altua - 2, 3, 5, 8, 9)
Juantxo Arakama (Glaukoma) (ahotsa - 11)
Iñigo Egia (perkusioak - 2, 6, 7, 8, 9, 10)
Kiya Tabassian - 11
Mirentxu Zeberio Etxetxipia (rabela - 11)
Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa - 2)

Abestiak

1. Loredantza (05:20)
2. Xomorroak (04:40)
3. Ilargia (04:38)
4. Euskal rock & roll (04:33)
5. Muxu bat (03:48)
6. Sehaska kanta (08:19)
7. Gernikan (04:59)
8. Yau Samayaye (05:28)
9. Negua joan da ta (04:24)
10. Neskatil poxpolin (03:34)
11. Denok gara gu (05:03)


Laburrean

  • Egileak Juantxo Zeberio Etxetxipia
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa10,00 € (CD) / 8,00 € (MP3)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana