"lawak"

  • "lawak"

Orain aurkezten dizueguna Nebrashka proiektuaren hurrengo geltokia da. Lau abestiz osatutako EP berezia; gure izanaren adierazgarri den lan berezia, gure entsegu lokalean grabatua, astiro sukaldatua eta inongo efektu berezirik erabili gabe aurkezten dizueguna.

Kobak maite ditugu, kobetan elkartzen gara abestiak egiteko, eta, horregatik, EP honen bizkarrezurra gure koba ezkutuan grabatua izan da eta Burgos inguruan dagoen beste koba misteriotsu batean moldatua.

Iluntasunean bizi gara gu; iluntasunean musika erabiltzen dugu tresna bezala sua piztu eta hormetan marrazten diren itzalak interpretatzeko. Helburua?, zein da helburua? Batzuek argia bilatzea dela diote, eguzkia ukitzea... baina guk ez dakigu eguzkia non dagoen; argia? Nahikoa daukagu iluntasunean bizitzen jarraitzearekin. Gu iluntasunak ez gaitu beldurtzen, euria eta ekaitzak gure erraietan barneratu ditugu eta iluntasunean dantza egiten ikasi dugu.

Hemen aurkezten dizueguna zuen iluntasunean dantza egiten lagunduko dizueten lau argi izpi dira, zuek bakarrik ezagutzen dituzuen bizitzaren une konkretu horietan erabili ahal izango dituzuen lau gozoki magiko.

Bandcamp
Facebook
Instagram
Twitter
Spotify

Abestiak

1. Imajinatzen (03:13)
2. Ons (03:24)
3. Jainko baten aitzakiaz (04:54)
4. Erronka (03:43)

Nebrashka

Laburrean

  • Egileak Nebrashka
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaEP
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana