"Lehiaketako munstrorik okerrena"

  • "Lehiaketako munstrorik okerrena"

Gaia: Berezitasuna, desberdintasuna.

Girotzea: Antzoki batean.

Laburpena: Albertek lehiaketa batean sartu du Sidney, bere munstro maskota. Hain zuzen ere, Munduko Munstro Maskota Onenaren Lehiaketan! Irabazteko beharrezkoa da...

1 Parasitoz beteta egotea
2 Egundoko kiratsa izatea
3 Oso altu hegan egitea
4 Garatxoz josita egotea
5 Ahotik sekulako sugarrak botatzea!
Sidneyri, ordea, aparrez beteriko bainuak hartzea gustatzen zaio...

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Lehiaketa formatuaren eta lagun egiteko munstroaren irudiaren bidez, irakurle txikiek ikusiko dute zer garrantzitsua den nortasunari eustea eta masaren portaeratik desberdintzeari beldurrik ez izatea.
  • Heziketarik ezarekiko eta zenbait portaera banakorekiko begirada kritikoa.
  • Kontakizunak amaiera positiboa du: iraunkortasuna eta nortasuna saritzen dira, nahiz eta ohitura kolektiboen kontra joan.
  • Ilustrazio zabalgarria du amaieran (4 orrialdetakoa) eta, horren bidez, epaia iragartzen den unea erakusten da.
  • Kate Hindleyren ilustrazio adierazgarriak, informalak eta koloristak.

Sustatzen diren balioak: Jakiteko nahia, ezagutza; autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea; maitasuna, adiskidetasuna, familia; umore sena; enpatia, eskuzabaltasuna.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak William Bee
  • IlustratzaileaKate Hindley
  • ItzultzaileaAmets Santxez Munain
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa13,50 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua44
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-639-2
Euskadi, auzolana