El documental "Pasaiako badia" se estrenar el prximo 24 de octubre

  • El documental
berria.eus

  • Fecha13 de Septiembre
  • Temática Audiovisual

Pasaiako segadari buruzko ikerketa dokumentala Iruñeko Golem zineman proiektatuko da lehen aldiz. Gasteizko martxoaren 3ko gertakariak bilduko dituen pelikula ere bidean da. Urriaren 9an hasiko dira grabatzen gertakari horien gaineko filma

Euskal Herriko memoria historikoarekin lotutako bi pelikula zinema aretoetan izango dira aurki. Estreinalditik hurbil da 'Pasaiako badia' ikerketa-dokumentala. Urriaren 24an izango da lehen aldiz ikusteko aukera, Iruñeko Golem zineman. 1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, eta han gertatu zenari buruzko kontakizuna egin dute Oinatzak Produkzioak taldeko kideek: Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Erik Aznalek.

Egileek adierazi dutenez, "ikerketa lana, sakontasuna eta zorroztasuna" biltzen ditu dokumentalak, baita produktua erakargarria egiteko narrazio elementuak ere. Batzuetan, thriller pelikulen ezaugarriak hartzen ditu dokumentalak, egileen hitzetan. "Momentu intimo eta hunkigarriak" jaso dituztela iragarri dute.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn